XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XVI-XVII. MENDEAK.

Kontsejuaren boterea indartu ala, ba dirudi baserri berrien aurkako politika nagusitzen dela.

Zeharo frogaturik gabe baldin badago ere, oraingoz garai honetako baserri berri bakar bat ezagutzen dugu: Uribarriko Basaizpe edo Urtia(g)a-azpikua izenekoa.

XVIII. MENDEA.

Baserri asko eraberritu, hobetu eta haunditu egiten dira.

Familiako beste kide batzuentzat edo, maiorazkoen kasuan, maizterrentzat aldeko bizitza laguntzaileak eraikintzen dira.

Honela sortzen da eraikintza erantsiaren zati bat: Gasteasoro, aldameneko etxea; Garibarren, aurrekaldeko etxe-zatia; Agerre, berdin.

Korta gainetan baserri berriak jasotzeari ekiten zaio: Ondolaza (Andolatza), Zedeaga (Ze(d)iaga), Albitxuri, Arrola, Igorostondo (Korta).

Burgesia jaio berriak baserriak jasotzen gastatuko du bere dirua, bai kortetan eta bai jatorrizko lurretan: Aldabe, Alzina (Altzingua).

XIX. MENDEA.

Sasoi honetako politika liberalak desamortizazioaren lur-salmentak, herri-lur eta basoen eskuratzeak, hitz batez, jabego pribatuaren nagusitasuna dakartza.

Hartara, ordurarte saltus-tzat jotzen ziren eremuetan lur landuak eta biziguak zabaltzeko baldintza egokiak ipintzen dira.

Momentu honetan jasoko dira Arantzazu auzoko baserriak.